Nerbioiko sorburua.
ADI: JARDUERA EGUN BAT AURRERATU DUGU, 26.RA, UR-EMARIA JAITSI BAINO LEHEN.
Urduñako mendatea igonda, metro batzu aurrera eta ezker aldeko aparkalekuan batuko gara. Handik paseo bat baso bidetik Nerbioiko begiratokiraino, Iberiar Peninsularen urjauzirik altuena, eta egunotako euriteaz bete betean ikusteko aukera egongo da. Gura izanez gero, beste begiratoki bat ere ba dago, Urduñako ibarraren gainean, eta zirkuitu bat egiteko aukera atzera aparkalekuraino. EZINBESTEKOA EUSKARAZ NORMALTASUNEZ ARITZEA. Helburua ez dugu mintzapraktika egitea, jarduera normal bat euskaraz burutzea baino, hurrean beste batzuetarako euskal lagunarteko bat sortuz.
Jendea hainbat tokitatik etor daitekenez, hantxe bertan batuko gara, esandako aparkalekuan, 10.30tan. Norberak bere buruaz arduratu behar du