Cargando

AÑanako gatzaga, gesaltzan

ALBERTO       Alberto, 56


Regístrate o inicia sesión para apuntarte

Apuntados
4
Plazas libres
97

📅 fecha 06 abr 2019

🕐 comienza 17:00 - finaliza 19:00

🪇 Hombres y mujeres de 18 a 99 años

Organizador Nivel 3   📈 645

🔈                    

🗺  ¿Dónde se hace?

Gesaltza (Araba, erdaraz Salinas de Añana) Pobes eta Espejoren artean dago. Pobes Bilbo – Miranda autopistan aurkitzen daeta Espejo, Urduña eta Busgosen arteko errepide nazionalean, beraz hauetako bide bat edo bestetik joan daiteke Gesaltzara. Añanako gatzaga herrian bertan dago



🌃  Punto de encuentro

Hantxe bertan, sarbidean, besterik esan ezean (jendeak nondik datorren arabera ikusiko du non batu)


🔤  Información

(EUSKARAZKO JARDUERA)

EZAGUTU ZAZPI MILA URTEKO GATZAGA ARABAN! Munduko gatzaga zaharrenetako bat, gainera itsasotik urrun, gehienak ez bezala, FAO-k Mundu Mailako Nekazal Ondare Sistema Garrantzitsua (SIPAM) izendatuta duena, Europako lehenengoa. Iturburuetarako ibilbideak balio kulturalak eta naturalak ezagutzeko parada eskaintzen du. Kokaleku botaniko batez inguratuta, iturburuak ur gaziaz hornitzen du gatz-ekoizpen osoa, egurrezko ubideen sistema azkar baten bidez. Hauek gizakien arteriak bezala funtzionatzen dute, gesala grabitatez gatzaga guztietatik banatuz.

Bista gidatua (euskaraz) Apirilak 6, 17.30.n hasiko da eta ordubete eta erdi iraun, 9’5 euro ordainduta. Ordu laurden lehenago bertan egon behar denez, gu hantxe geratuko gara 17.00.tan. Sarrerak aldez aurretik eskuratu behar dira http://www.vallesalado.eus/ eta bizkor, kopurua mugatua da eta. Webgune horretan, “aukeratu zure bisita” – “iturburuak” eta Apirilak 6 hautatu, 17.30 bisitaldirako. Ondoren, nahi izanez gero, ze’ozer hartzera joango gara.

Esan gabe doa, EUSKARAZ JARIOTASUNEZ HITZ EGITEA ETA KIROL-OINETAKOAK ezinbestekoak direla. Helburua ez dugu ez euskara ikastea, ez "mintza-praktika" egitea, jarduera normal bat euskaraz burutzea baino.




✅  Apuntados

  • Bixente
  • Arantza


Regístrate o inicia sesión para apuntarte


📄  Comentarios