Cargando

Gure osasuna, gure bizitza defenda dezagun

Udabarria   Udabarria, 57 TOP


Regístrate o inicia sesión para apuntarte

Apuntados
1
Plazas libres
98

📅 fecha 13 feb 2020

🕐 comienza 18:30

🪇 Hombres y mujeres de 18 a 99 aƱos

Organizador Nivel 2   📈 443

🔈                    

🗺  ¿Dónde se hace?

Arriaga plaza 



🌃  Punto de encuentro

Arriaga plaza


🔤  Información

2020 hasiberritan 11 hildako jasan ditugu Euskal He-
rriko lantokietan eta bi lankide desagertuta dauzkagu 
Zaldibarko luizian. Instituzioetako arduradunen atse-
kabe eta elkartasun hitzekin nekatuta gaude, ekintza-
rako garaia da.
Behin-behinekotasunak hil egiten du. Azpikontrata-
zioak hil egiten du. Prebentziorako neurririk ez izateak 
hil egiten du. Diru-goseak hil egiten du, langileen aur-
ka prekaritatea darabilen patronal aseezina da honen 
erantzulea eta patronal honekin erabat lerrokatuta da-
goen Eusko Jaurlaritza konplizea.
Zaldibarren gertatutakoa argigarria da oso. Bertan 
aritu izan diren langileak urteetan arriskupean jarriak 
izan dira kaltegarriak diren substantzietara esposa-
tuz, babesik gabe. Luizian lanera joandako langileei 
ez zieten amiantoaren presentziaren informaziorik 
eman, zabortegian hura pilatzen ari zirela jakin arren. 
Helburu bakarra autopista irekitzea izan da, ikuspegi 
ekonomizista berriz gailenduz. Lehentasunezkoa da 
langile biak aurkitzea, baita senide, lankide eta biztan-
legoari kudeaketa gardena bermatzea ere.
Eusko Jaurlaritzari egun dauzkan baliabide guztiak 
prekaritateari aurre egiteko erabil ditzala exijitzen dio-
gu ikuskaritza, Osalan, ... eta segituan prekaritatea-
ren aurkako larrialdi-plan bat onar dezala pandemia 
honi aurre egiteko beharrezko baliabideak lortze alde-
ra. Azken urteetan lanean izan diren hildako guztiak 
kontuan izanik zenbat zuhurtziagabekeriazko giza 
hilketa ikerketa ireki ditu Eusko Jaurlaritzak? Trafiko 
istripuekin, ordea, arrunta den bitartean lan istripue-
tan ez da egiten. Honek argi erakusten du lehentasun 
politikoak non diren; bada garaia erakundeek herri 
honetako langilea den gehiengoaren interesak defen-
datzen hasteko.
Langileok lantokietan pairatzen dugun egoera salat-
zeko, lanean istripuak jasan dituzten lankide guztiak 
oroitzeko, bereziki, momentu honetan lan-istripuen 
ondorioak jasaten ari diren senide, lagun eta lankide 
guztiei gure elkartasuna adierazteko, eta erakundeei 
politiken aldaketa exijitzeko, ostegun honetan mobili-
zazioa egingo dugu. Zatoz




✅  Apuntados



Regístrate o inicia sesión para apuntarte


📄  Comentarios