Amistad Bilbao  12 sep 2020

Lagunak orotariko ekintzak egiteko

Kaixo Ander dut izena eta 24 urte ditut. Arrigorriagan [Bizkaian] bizi naiz eta 18-29 urte arteko mutil eta neskak ezagutu nahiko nituzke lagunak izateko.

Hurrengo deskribapena egin nezake, nitaz hitz egin beharko banu: ez dut edaten ezta erretzen ere. Kirola dut gustuko [gimnasioa, oinez aritzea, mendira ala hondartzara joatea etab]. Kultura ere gustuko dut, antzerkia, zinema... Oso animalia zalea naiz. Pertsona lasaia, positiboa, egonkorra naiz eta horregatik gustuko nuke pareko pertsonak ezagutzea.

Txakur txiki baten jabea naiz eta harekin egotea gustatzen zait, planak harekin egitea hain zuzen ere.

Post hau idaztera animatu naiz nire inguruan dudanarekin apurtzeko eta bizipen berriak edukitzeko asmoz. Beraz, idatzirikoa gustuko edukiz gero edota pareko profila baduzu, erantzutea besterik ez duzu Eskerrik asko :)





Cargando