Ez nabil azterketaren bat gainditzeko praktika bila, baizik eta kuadrillan egin ohi diren jarduerak egin nahi ditut (tabernetara joan, erosketak egitera, boloetara, “escape-room”-era, udan hondartzara…), gure artean gazteleraren ordez euskaraz hitz egiten dugularik.
Ni Bilbon bizi naiz eta 26 urte ditut. Beraz, hemengo eta hurbil-hurbileko herrietako (Barakaldo, Basauri…) jendea ezagutu nahi dut eta, adinari dagokionez, demagun 24 eta 28 artekoa.
Taldean sartu nahi baduzu, pribatu bidez mezua bidali ahal didazu.