Aprender Euskera Bilbao  11 ene 2022

Ezagutzen duzue joko hau

https://berbaxerka.gitlab.io/


Oso entretenigarria


Arauak

Agertutako letrekin hitzak osatu behar dituzu. Letrak errepikatu daitezke.

Erdiko letra erabiltzea derrigorrezkoa da.

Hitzek 3 letra izan behar dituzte gutxienez.

Aditzei dagokienez aditzoina eta partizipioa jar daitezke. Ezin dira jokatutako aditzak erabili.

Izenei eta adjektiboei dagokienez, singularrak baino ez dira onartzen.

Ez dira izen propioak onartzen.

Euskaltzaindiaren hiztegian agertzen diren hitzak baino ez dira onartzen.

"Okerra" mezuak ez du esan nahi hitza okerra denik: badago Euskaltzaindiaren hiztegian agertzen ez den hitz zuzen asko. Mezuak esan nahi du osatutako hitzak ez dituela betetzen jokoaren arauak, besterik ez.


Puntuazioa

3 letra dituzten hitzekin puntu 1 lortuko du jokalariak. 4 letra dituztenekin, 2 puntu.

Hitzak 5 letra edo gehiago baditu: letra beste puntu.

Joko bakoitzak letra guztiak erabiltzen dituen "guztitz" bat izango du, gutxienez. Guztitz bakoitzarekin, 10 puntu extra

Beste hizkuntza batzuetan

Inglesa: speelling_bee

Katalana: paraulògic



2
📄 0
📊 376



Cargando