Hizkuntza bat ez da galtzen ez dakitenek ikasten ez dutelako, dakitenek mintzatzen ez dutelako baizik. Horrela diote gustoko ditudan hitzek. Euskararen eguna etor berri dela dakidanez gustatuko litzaidake datorren ostegunean, abenduak 7 alegia, arratsaldez mintzapraktika egingo bagendu eta arrakasta izanez gero, ostegunero hitzordu bat antolatu. Ez dezagun ahaztu euskara dela euskaldun egiten gaituenak.