Testu hau heldu zait, ideia ona deritzot. Nik bidali dut. Nahi duenak hor dauka. Testuaren bukaeran posta elektroniko helbidea dator, hara bidaltzeko.
__________________________________
Uriarte jauna
Lehenik eta behin zorionak eman irabazitako kopa honengatik eta jokalariek egindako lanagatik txapelketa honetan.
Baina atzo udaletxean ikusitakoagatik zaletu asko eta asko kezkatuta eta batez ere penatuta gaude, gure Athletic-ek, zaletu guztion Athletic-ek, euskarekiko izan zuen jarreraz. Uste dut, eta ez naiz bakarra izango, ez dela onargarria Apirilaren 11n euskarak jaso zuen zigorra. Beste era batetara egin ahal dira gauzak, “speaker†euskaldun (elebidun) batek zuzendu adibidez aurkezpenak euskara sustatzeko.
Ereserkiak dioen bezala, herritik sortu zinalako, maite zaitu herriak,… euskal herriaren erakusgarria,….
Balore guzti hauek sustatzea tokatzen zaio gure Athletic-ari eta uste dut atzokoa ez dela ona izan gure irudiarentzat aspektu horretan.
Orain atzera bueltarik ez du, behar bada prentsaurreko batean azalpenak bat ematea, baina bai eskatu behar diogula gure Athletic-i euskara sustatzeko bideak egitea, eta hurrengo ospakizunik balego, ea ahalik eta lasterren den, euskarazko eredu bat bezala azaltzea Athletic. (ez diot ez dakienak ez duela gaztelanieraz hitz egin behar, baina protagonista euskara izan behar da gurean)
Eskerrik asko eta zuzenduko duzuelakoan Athleticzale bat.