Kaixo
Duela gutxi ezagutu dut web-orri hau eta azkenean animatu naiz nire lehen post-a idaztera... Tira, bada, laburtzeko, jendea ezagutu nahi nuke gero eta zailagoa delako kuadrillakoekin geratzea (lana dela, seme-alabak direla...).
Gauza "normalitoak" egiteko litzateke: zerbait hartu, bueltatxo bat eman jaietan... Ez naiz oso kirolzalea, baina bai gustatzen zait mendira joatea, ibilalditxoak egitea...
Bada, hori: zeuk ere jendea ezagutu nahi baduzu, erantzun eta hitz egingo dugu Agur