Kaixo Lagun euskaldunen bila nabil Zerbait hartzeko, mendira joateko.. Gutxi gara kuadrilan eta normalean ez ditugu afizio berberak elkarbanatzen Normalean, eta batez ere Bilbotik zapatuetan irtetzen garenean, nik nahiago dut someratik ibiltzea eta gero antzokira edo azkenera joatea Haiek normalian memorial eta horrelako tokiak nahiago dituzte :( Bertso mundua era gustukoa dut baina ez daukt norekin joan bertso saioetara edota bertso bazkari/afarietara. Eibarren lagun batzuk badauzkat nire zaletasunak elkarbanatzen dituztenak baina, urrun xamarra dagoela esan beharra dago. Bestalde mendia eta musika oso gustukua dut Ea norbait nirekin harremanetan jartzen den Ez dut uste erraza izango denik Eskerrik asko ;)