Cuadrillas Bilbao  25 abr 2022

Bizkaittarrak

Aupa. Galder naz eta Bizkaiko herrietako jendiagaz kuadrilla bat osatu nahi dot. Amen amigos bilbaon hainbat taldetik pasa ostean, ikusi dot talde honek ez dabela irauten ezebez, ta nire ustez arrazoia da ez gaittuela ezerk lotzen. "Cada uno de su padre y de su madre" gazteleraz esaten dan moduan. Horregaittik pentsa dot Bizkaiko herrietako jendeak (Busturialdea, Lea-Artibai, Durangaldea, Arratia...) badaukogulez antzekotasun bat izakeran, gure arteko kuadrilla bat osatzea Bilbon eta inguruotan bixi garenok. Gipuzkoa, Araba edo Nafarroako herritxoren batekoa bazara be, apunta al zara, uste badozu hau zure lekua izan al dala. 1976 eta 1984 urteen artean jaiotakoak ipiniko dot adin erreferentzi moduan.

Danetariko jarduerak eitxeko kuadrilla bat ixango zan: barbakoak, poteoak, zinemara joan, kanpoan bazkaldu/afaldu etab luze-luze bat.

Kuadrilla hau sortzeko momentuan esan nahi dot ez daukodala inungo asmorik kuadrilla abertzale edo euskaltzale bat sortzeko. Seguru asko gehiengo abertzale ta euskalduna izango gara, baina nik ez dot nahi inungo sekta edo talde politikerorik sortu nahi. Hori guztia kanpoan itxi nahi dot, eta giro alaia eta sanoa da helburua

Anima zaitez iragarki honeri erantzuten. Zapatu arratsalde honetan (04/30) lehenengo egun moduan geratu nahiko neuke alkar ezagutzeko Bilbon



1
📄 0
📊 407



Cargando