Cuadrillas Bilbao  28 abr 2022

Bilbon eta inguruotan bizi diren Bizkaiko herritxuetako jendeagaz kuadrilla

Aupa. Galder naz eta Bizkaiko herrietako jendiagaz kuadrilla bat osatu nahi dot. Amen amigos bilbaon hainbat taldetik pasa ostean, ikusi dot talde honek ez dabela irauten ezebez, ta nire ustez arrazoia da ez gaittuela ezerk lotzen. "Cada uno de su padre y de su madre" gazteleraz esaten dan moduan. Horregaittik pentsa dot Bizkaiko herrietako jendeak (Busturialdea, Lea-Artibai, Durangaldea, Arratia...) badaukogulez antzekotasun bat izakeran, gure arteko kuadrilla bat osatzea Bilbon eta inguruotan bixi garenok. Gipuzkoa, Araba edo Nafarroako herritxoren batekoa bazara be, apunta al zara, uste badozu hau zure lekua izan al dala. 1976 eta 1984 urteen artean jaiotakoak ipiniko dot adin erreferentzi moduan.

Danetariko jarduerak eitxeko kuadrilla bat ixango zan: barbakoak, poteoak, zinemara joan, kanpoan bazkaldu/afaldu etab luze-luze bat.

Kuadrilla hau sortzeko momentuan esan nahi dot ez daukodala inungo asmorik kuadrilla abertzale edo euskaltzale bat sortzeko. Seguru asko gehiengo abertzale ta euskalduna izango gara, baina nik ez dot nahi inungo sekta edo talde politikerorik sortu nahi. Hori guztia kanpoan itxi nahi dot, eta giro alaia eta sanoa da helburua

Anima zaitez iragarki honeri erantzuten. Hurrengo zapatu arratsaldean (05/07) lehenengo egun moduan geratu nahiko neuke alkar ezagutzeko Bilbon



2
📄 17
📊 1016



xiberu

Kaixo Galder! Taldera sartzea gustatuko litzaidake.  Eskerrik asko

28/04/2022
galder

Aupa Xiberu. Herenegun beste mutil batek idatzi eustan baitta be. Ia taldea sortzen dogun. Bizkaiko herritxuetako jentia anima zaiteze ta idatzi post honetan. Iada 3 bagaoz

28/04/2022
galder Niri mezu pribatua bidali baino, mesedez idatzi post honetan. Taldeari bisibilidadea emoten jako, eta iragarkia goian mantentzen da. Bestela apurka-apurka hondoratzen da
28/04/2022
Koldo

Aupa,Galder!

Nik ere  taldean parte hartu nahi nuke


29/04/2022
galder

Kaixo Koldo. Zurekin bagaoz 4 pertsona. Anima zaiteze!

29/04/2022
galder

Aupa ekipo. Pribatutik idatziko dotzuet telefono zenbakia eskatu eta whatsapp talde bat eitxeko, ta datorren zapatu arratsaldean Bilbon geratzeko lehenengo bidar. Beste neska batek be kontakta nau. Ia 5garrena be badaukogu!

30/04/2022
xiberu

Ok perfekto

30/04/2022
Rosenda

Kaixo! Taldean parte hartu nahiko nuke. Elkartu zarete Edo taldea jarraitzen du? Eskerrik asko!

20/05/2022
Arrate

Ieup! Sartu neuri be mesedez!

01/06/2022
edur

Kaixo ! Nik ere interesa daukat taldean parte hartzeko

02/06/2022
olatz

Aupa, taldean sartzeko gogoz.

06/07/2022
aam

Kaixo! Seguraski kuadrilla itxita izango duzue baina saiatzearren…Ni Lea-Artibai ingurukoa naiz baina Bilbon lagunak/kuadrilla izatea gustatuko litzaidake. Baina 1988koa naiz… :((

16/07/2022
lourdes

Prest nago. Ederto..jarraitzen badu taldeak nirekin konta.mika esker

30/10/2022
galder

Talde hau azkenean ez zen atera

30/10/2022
lourdes

Mila esker Galder

30/10/2022
gizon

Aupa Galder. Ikus dot ezdala taldea atara. Barriro saiatzeko aukera badago, esaten dotzut ideia ona dala, neuk ointxe ikusi dot. Niatik bada pozik. 

25/11/2022
Cereza

Kaixo! Jarraitzen dau talde honek?

11/07/2023
Cargando